2012/04/12

Txus berriro bakarrik, isolatua, dispertsatua!!! Kontzentrazioa


Basauriko Herriran, medikuen aholkuei jarraituz, denbora luzea daramagu Txusen askatasuna eskatzen, bere egoera are gehiago okertu ez dadin eta pairatzen duen gaixotasun larria artatzen hasi ahal izateko. Espetxean ez dago psikiatrikoki zainduta, eta gartzeleratuta egotearen berezko baldintzek ez dute behar bezala artatzen uzten; aitzitik, egoera estresanteak bata bestearen atzetik gertatzen dira, bere osasunaren okerrerako.
Gaur beste bat aipatu behar dugu, berarekin zegoen kide bakarra beste espetxe batera eraman dute. Txusek laguntza protokoloa ezarrita dauka bai, eta horren arabera preso sozialak ondoan dauzka 24 orduz, baina bere gaixotasunaren ezaugarriengatik daukan bakardadearen sufrimendua berbera da, eta bere gaitza piztu zuten isolatze urte ikaragarriak berbizitzen ditu.
Baldintza hauetan dagoen pertsona bat oraindik espetxeratuta jarraitzea ez dago ulertzerik. Honenbestez, berriro gatoz gaur, bizitzan heriotza ematen dioten Basauriar honen berehalako askatasuna eskatzera.

Gaurkoan gazte eta ikasle mugimenduko kideak izan ditugu. Oharra:


Kaixo eta egun on guztioi;
Gaur, beste egun batez ere, hemen batu gara Euskal Herriko Justizia Jauregiaren aurrean Basauriko preso politikoa den Txus Martinen berehalako askatasuna eskatzeko. Gaurkoan, hemen gara Hego Uribeko gazte zein ikasleok Herriraren deiari babesa ematen. Hemendik, gazteok Txusen egoera eta osasunari  buruz dugun kezka azaldu nahi dugu. Txusek, beste 13 presok bezala, gaixotasun larria pairatzen du, beraz, geuk ere Txus eta larriki gaixo dauden beste presoen askatasuna exijitzen dugu, kartzela ez baita gaixotasun horiek artatu eta sendatzeko toki aproposena.
Asko izan dira azken hilabete hauetan egin diren mobilizazioak. Asko izan dira euskal jendartea Txusen egoeraren inguruan sensibilizatzeko burutu diren ekintzak. Eta gazteok ere bertan izan gara une oro, denoi dagokigulako Txus etxean egotea , denon zeregina delako  Txusen askatasuna lortzea. Eta horrela jarraituko dugu, Txus etxean eduki arte bere egoera larria salatzen jarraituko dugu. Hau dela eta, hurrengo asteetan egongo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diogu euskal jendarteari, Txus zein beste preso gaixoen egoerek egunero txarrera egiten dute eta.
Bestetik, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak orain dela bi aste Parot Doktrina deritzon irizpidea ontzat eman izana gogor salatu eta kritikatzen dugu. Honekin, bizi osorako zigorra legeztatu egin dute, honek dakarren larritasunarekin.
Beraz, hemendik larunbat honetan, apirilak 14, Bilbon burutuko den manifestazio nazionalarekin bat egiten dugu gazte eta ikasleok, eta gonbidapena helerazten diogu euskal gizarte guztiari bertan parte har dezan.






No hay comentarios:

Publicar un comentario