2011/10/27

14 URTE SANTI GABE!!!

Gaur Urriak 27, urtero bezala espetxe politikak Santi Diez Uriarte erahil zuenetik, omenaldi xumea eta beroa eskeini zaio.

Santi 1992ko Ekainak 19 atxilotua izan zen, Guardia Civilak torturatu izana salatu egin zuen baina bere salaketak beste askoren moduan artxibatuak izan ziren.

Urte askoz kartzela, dispertsioa gose grebak... pairatu ostean, 1997an bulto txiki bat agertu zitzaion masaihezur azpian. Espetxeko medikuek kistetzat eman zuten. Bi hilabete geroago bultoaren tamaina tenisko pilota batena zen, biopsia baten ondoren tumorea zela ikusi zuten zuten.
92. artikuloarekin askapena lortu zuen, baina tamalez lar berandu izan zen, hortik denbora gitxira hil egin baitzen.

Gaur 60 bat lagun bildu dira Basauriko kaleetan zehar Santiren omenez. Bai bere heriotza salatzeko ta bai euskal preso politiko gaixoei dagozkien eskubideak aldarrikatzeko, gogora ekarri behar da Urbiko auzokide ta preso politiko den Txus Martin kartzelan baituta mantentzen dutela nahiz eta larriki gaixo egon.

SANTI AGUR ETA OHORE!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario