Manifestazio jendetsua izan da gaur goizean Ondarroan Ibon Iparragirreren askatasuna galdegiteko. Preso politikoak Basurtoko erietxean jarraitzen du ospitaleratuta.Eguerdiko 12.30ean abiatu da Ondarroako Alamedatik Ibon Iparragirre aske utz dezaten exijitu duen manifestazioa. Presoaren senide eta lagunek ehunka herritarren babesa jaso dute manifestazioan zehar.
Iparragirrek Basurtoko ospitalean jarraitzen du gaixorik.
GIB birusa du eta pasa den asteartean ospitaleratu zuten biriketako infekzio batengatik.
Aste honetan ere, Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna agindu zuen Iparragirrerentzat auzi batetatik. Ondarroarra, ordea, hiru urteko espetxe zigorra betetzen ari da bigarren auzi batengatik, eta oraindik orain preso jarraitzen du.info+: gara.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario