2011/10/11

Ibon Iparragirre Basurtoko ospitalean dago, sukarrak jota

Preso politiko ondarrutarrak VIHren birusa du, eta pasa den astean bere senitartekoek ohartarazi zuten infekzio batek "atzeraezinezko" egoera bat ekar lezakeela.
Ibon Iparragirre euskal preso politikoa Basurtoko ospitalera eraman dute gaur Basauriko espetxetik. Jaiki Haditik jakinarazi dutenez, gau osoa sukarrarekin igaro ondoren, eguerdiko 13.00ak inguruan eraman dute erietxera.
Larrialdi zerbitzuetan da orain preso ondarrutarra; frogak egiten ari zaizkie.
Iturri berberen arabera, Iparragirrek eskuburdinak kentzeko eskatu die ondoan zituen ertzainei, baina hauek ezezkoa eman dute. Iparragirreren ama, Angelita Burgoa, semearen tratuaz kexatu da, eta itxaron gelatik kanporatu dute. info+:gara.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario