Basauriko espetxetik Langraizkora eraman dute Txus Martin euskal preso politikoa. Gaixotasun larri bat du, eta hori dela-eta, berehala askatzeko eskatu du Egin Dezagun Bidea ekimenak.
Gaitz larri eta sendaezina du Txus Martin euskal preso politikoak, eta Basauriko espetxetik Langraizkora eraman dutela jakitera eman du Egin Dezagun Bidea ekimenak, ohartaraziz bere osasun egoeran ez zaiola komeni espetxean jarraitzea, «are gutxiago etengabeko leku-aldaketen menpe egotea».
Europa Press agentziak «espetxeko iturriak» aipatuz dioenaren arabera, «osasun arrazoiengatik» aldatu dute Langraizera.
Arrazoi horregatik, hain zuzen, Martin berehala askatzeko exijitu du Egin Dezagun Bidea ekimenak. «Ez dugu onartzen Martinen biziarekin eta eskubideekin jolasten egotea», salatu du, eta haren herrian, Basaurin, herritarrek zein Udalak aldarrikapenarekin bat egiten dutela nabarmendu du.
Gaur bertan, 12.30ean, elkarretaratzea egingo dute Basauriko espetxearen atarian, Martin berehala askatzeko eskatzeko.
«Egoera ez da onargarria. Hortaz, enplazamendu zuzena egiten diogu Espetxeetako Zuzendaritzari, behingoz neurriak hartu eta Txus Martin aske uzteko. Martinek aske behar du, bere oinarrizko eskubideak zapaldu eta osasun asistentzia egokia galarazten ari da», gaineratu dute.info+: gara.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario