Kaixo,
Gaur Arrankudiagan 300 kiloko 4x4ko Euskal Herriko sokatira txapelketa ospatu da. Bertan, txapelketa amaitu ostean kirolari gehienek gaixotasun larria daukan Txus Martin euskal preso politikoari elkartasuna adierazteko eta bere askatasuna eskatzeko argazki batean parte hartu dute eta saio bitartean Txusen aldeko sinaduren bilketa egin da. Mezu honekin batera aipatutakoaren argazki bat doakizue. Txapelketa gizonezkoetan Amaiur taldeak irabazi du eta emakumezkoetan Ibarra taldeak.
Ondo segi eta animo!
No hay comentarios:
Publicar un comentario