Herrira mugimenduko kideek, osasun arloko profesionalekin batera, bilkurak egin dituzte Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteizen, gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea eskatzeko.
Preso eta iheslariak etxeratzeko sortutako mugimenduaren izenean, Jon Garaik egin ditu adierazpenak Donostian. Azaldu duenez, espetxeetan bizi den egoerak eragin du elkarretaratzeen deialdia, "badirelako zenbait preso, patologia larriak dituztenak, 15, 20, 25 urte giltzapeturik eman eta, kasu askotan, zigor osoa beteta dutenak".
Bereziki Txus Martin presoaren egoera aipatu dute: "Gaixotasun sikologiko larria du Basauriko preso honek. Orain arte, beste euskal preso batekin egon da kartzelan, baina orain bigarren preso honi espetxez aldatuko dutela jakin dugu. Beraz, Txus Marin bakarrik geratuko da Zabaiako espetxean, eta hori bere osasun egoerarako oso kaltegarria izan daitekeela azpimarratu nahi dugu".
Zentzu horretan, "oso larri" iritzi diote "gobernuak milaka pertsonaren oinazearekin" jolasteari eta dei egin diote euskal gizarteari "antolatzeko eta kalera ateratzeko, errusiar erruleta honen amaiera lortzeko".info+: gara.net
-Argazki galeria: BilboBranka
-Bideoa: BilboBranka
No hay comentarios:
Publicar un comentario