Txus Martin 2002ko urtarrilean atxilotu zuten, Estatu Frantziarreko espetxeetan 8 urte igaro ondoren Espainiara eraman zuten. 8 urte hauetan erabat bakartua egon zen espetxean, eta egoera honek eragin zuzena izan du egun duen gaixotasunean. Txus Martinek nahasmen eskizo-afektiboa du, delirio osagarriekin. 2010. urtean bere buruaz beste egiten ere saiatu zen. Bere egoera ez da batere ona. Izan ere, espetxearen aldetik jaso duen eta jasotzen duen jarrera bortitzak are gehiago eragiten du bere osasun mentalean.
Txus Martinek hiru prozedura ditu irekita Audientzia Nazionalean. Hiru prozeduretan prebentibo dago, hau da, ez dago sententziarik. Hiru prozeduratako bitan oraindik ez da epaitua izan; 2011ko urrian prozedura bategatik epaitua izan zen, baina abokatuek ez dute oraindik sententziaren berririk.
Txus Martinen abokatuek hiru prozeduratan askatasun eskaerak tarteratu ziren, Txus Martinen osasun egoera oinarri hartuta. Behin-behineko askatasuna eskatu zen, prebentibo dagoelako. Eskaera egitean aipatu zen diagnostikatua duen gaixotasunaren ondorioz ezin dela espetxean egon, horrek bere egoera kaltetzen baitu. Gainera, eskaeran egun duen gaixotasunaz gain, diagnostikoa ez dela osoa eta ondorioz bestelako gaixotasun bat izan dezakeela gaineratzen zen. Txus Martinen kasuan behin-behineko espetxealdian egoteko arrazoiak ez direla ematen erantsi zuten abokatuek, arrazoi hauek emanaz:
- Ez dago ihes egiteko arrazoirik: gaixotasunaren ondorioz etengabe lagundua egon behar du, eta medikazioa kontrolatu behar diote.
- Ez dago beste delitu bat egiteko arrazoirik: gaixotasunaren eta egungo egoera politikoaren ondorioz ez baitago arriskurik.
- Ez dago ikerketa oztopatuko lukeen neurriak hartzeko arriskurik: hiru prozeduren kasuan 15 urte baino gehiago igaro dira egitatean gertatu zirenetik, eta bestalde ikerketa gauzatzeko aldia amaitua da jada.
Martin prebentiboan dagonez, askatasun eskaerak ebaztea epaituko duen organoari dagokio, hau da, Audientzia Nazionaleko Bigarren Sekzioari.
Askatasun eskaerak tarteratu zirenetik, abokatuek zenbait idatzi igorri dizkiete Audientzia Nazionalari, honako hauek adieraziz:
- Txus Martinen egoerak txarrera egin duela eta medikazioa igo diotela adierazi diete.
- Espetxeko mediku informeek hau islatzen ez dutela salatu dute, are gehiago, espetxeak egindako informeek basauritarraren egoerak hobera egin duela adierazten dutela salatu dute.
- Diagnostiko integrala izateko eta protokolo medikuek ezarritakoa jarraituz, beharrezkoa den eskanerra gauza dadila eskatu zuten.
Informazioa hau izanda ere, Fiskaltza askatasun eskaeraren aurka agertu da, espetxeko medikuen informeetan oinarrituz. Autoak espetxe medikuen informeak soilik hartu ditu kontuan, Txus Martinen konfiantzazko sikologoak egindako txostenaren edukia erabat baztertuz. Nahiz eta, espetxe medikuek egindako txostenek ez zuten basauriarraren egoera jasotzen. Izan ere, bertan medikazioa igo diotela jartzen duen arren, hobera egin duela jartzen du.
Abokatuek aste honetan izan dute askatasun eskaeren erantzuna, eta ezezkoa jaso dute. Gainera, eskaner bat egitea ere ukatu egin diote. Honela, hiru prozeduretatik bitan Auto bidez behin-behineko askatasuna ukatu diotela adierazi diete abokatuei. Autoak eskaera ukatzeko erabilitako argudioen berri ematen du, honako hauek direlarik:
- Gaixo dagoela aitortzen badute ere, beste une batzuetan larriago egon dela baieztatzen dute, eta egun egonkor dagoela, medikazioan aldaketak izan arren.
- Preso egoteak zuzenean bere gaixotasunarekin harremanik ez duela edo behintzat, faktore bakarra ez dela.
- Behin behineko espetxean egoteko arrazoiak zerrendatu eta kasu honetan arrazoiak badaudela baieztatzen du, modu era bat generikoan, Txus Martinen egoera zehatza aztertu gabe.
Txus Martinen abokatuek helegitea tarteratuko dute, eta helegite hau ebazpena eman duen epaile berdinek ebatziko dute.
Txus Martinek Espainiaratua izan zenetik etengabeko trabak izan ditu osasun asistentzia bat jasotzeko. Horren adibide, Espetxe Idazkaritza Orokorrak Frantziatik zekarzkien informe medikuak ez ematea ez Martini, ez eta berak izendatutako konfiantzazko sendagileei ere. Gainera, oztopoak eta hilabeteetako atzerapenak izan ditu konfiantzazko medikuen bisitak jasotzeko. Gaur egun ere, Euskal Herrian egon arren, ezin izan du bere konfiantzazko medikuen bisitarik jaso. Guzti honi azken hilabeteetan izan dituen lau leku aldatzeak gehitu behar zaizkio, kidez behin eta berriz aldatu duelarik. Honek Txus Martinen gaixotasunean ondorio latzak dituelarik.
Etxerat Elkarteak egoera hau salatu nahi du. Ezinbestekoa da Txus Martin berehala kalean izatea. Gaur egun Txus Martin da euskal preso politikoen artean gaixoen dagoena eta bere egoera larria da. Behar duen arreta jaso ahal izateko ezinbestekoa da askatasuna izatea. Eta, benetan larritzat jotzen dugu Fiskaltzak eskaera hau ukatzea. Gainera, ezin dugu ulertu eskanerra egiteko eskaera bera ere ukatu izana. Ezin da onartu.
Guzti hau da euskal preso politikoek bizi duten salbuespeneko egoerak bilatzen duena. Txus Martinen egoera espetxe politika anker honen ondorio da, eta horregatik ondorio larriak eragiten dituen isolamenduarekin amaitu beharra dago.
Bestalde, ezinbestekotzat jotzen dugu Txus Martin eta gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak berehala aske uztea. Espetxeetan ez baitute behar duten arretarik jasotzen, eta euren egoera okertu besterik ez baita egiten.info+: etxerat.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario