2012/03/05
24 orduko elkarretaratzea Txus Martinen askatasuna eskatzeko
Gaur bertan herriz herri preso basauritarraren egoeraren berri emango duen anbulantzia abiarazi dute. Martxoaren 24an egun osoko kontzentrazioa egingo dute Eliptika plazan eta 25ean, manifestazioa. Xantaia eta mendeku politika alde batera utzi eta larri gaixo dauden presoak askatzeko exijitu die Herrirak estatuei.
Roberto Noval Herrirako eledunak eta Jon Egiluz Txus Martinen aldeko plataformako kideak Basauriko presoaren askatasuna exijitzeko abiatu berri duten dinamika eman dute ezagutzera gaurko agerraldian.
Novalek esan duenez, Txus Martinen egoera oso larria da eta Frantziako eta Espainiako estatuak egin ditu horren erantzule, Frantziako espetxeetan jasotako tratu desegokiagatik, batetik, eta Espainiakoetan bere gaixotasuna tratatzeko behar diren neurriak ezartzeari uko egiteagatik.
Larri gaixo dauden bederatzi euskal presoen askatasuna ″baldintzarik eta xantaiarik gabe eskatzera etorri gara gaur″ esan du Novalek. Martinek 10 urte daramatza espetxean, 2002an Frantziako Estatuan atxilotu zutenetik. Kartzelan bizitako baldintza gogorren ondorioz, gaitz eskizo-afektiboa garatu zuen eta urteak aurrera egin ahala txarrera egin du bere egoerak, jasotako tratu gogorragatik eta senide eta lagunei ezarritako bisita politika zorrotzagatik batez ere, Herrirako ordezkariak adierazi duenez.
Gaixotasunak eskatzen duen tratamendua espetxean ematea ezinezkoa da Novalen ustez, eta horrek ″larriagotu egiten du bere egoera″.
Zentzu horretan, kartzela politikari dagokionean ″gero eta eragile sozial eta politiko gehiagok″ mugimenduak egiteko eskatzen ari diren honetan, Espainiako zein Frantziako Gobernuak entzungor egiten jarraitzea salatu du Herrirak.
24 orduko elkarretaratzea
Xantaia eta mendeku egoera honen aurrean Herriak beharrezkotzat jotzen du euskal jendartearen sektore ezberdinen inplikazioa lortzeko dinamikak martxan jartzea, ″kartzela politika konponbide gako bihurtzeko dinamikak″.
Horregatik, Herriratik bi ekimen jarri dituzte martxan gaixorik dauden euskal presoen askatasuna eskatzeko. Lehenik, Txus Martinen askatasuna exijitzen Bizkaiko herrietatik igaroko den anbulantzia abiarazi dute gaur bertan Basauritik. Bigarrenik, martxoaren 24an, 12:30ean hasita, 24 orduko elkarretaratzea egingo dute Eliptika plazan, Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. Kontzentrazioaren amaierarekin batera, martxoaren 25eko 12:30ean manifestazioa egingo dute plazatik irtenda.info+: bilbobranka.info
Sinadura bilketarako orria .PDF/Recogida de firmas .PDF
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario