2012/03/30

AZKEN OSTIRALA, Galdakaoko ospitalean

 Gaur martxoak 30, eta hilabeteko azken ostiralaren arira, Galdakaoko ospitaleko langileek elkarrataratzea burutu dute eguerdiko 12:00etan ospitaleko sarrera nagusian. Bertan larriki gaixo dagoen Txus Martin Basauritarraren askapena zein pasaden astean Jaiki Hadik kaleratutako preso gaixo larrien zerrenda, osotzen duten beste 14 presoen askatasuna ere. Goizean goiz langileek eskuorriak banatzen ibili dira.





Osakidetzako langileen oharra:

TXUS MARTIN HERNANDO GAIXO DAGOEN PRESOAREN ASKATASUNAREN ALDE



Osakidetzako langileak gaur 12etan ate nagisian kontzentratuko gara, Txus Martin Hernando, eritasun larria duen preso politiko Basauritarra, aske utz dezaten eskatzeko.

Txus kartzelatik ateratzea beharrezkoa ikusten dugu, pairatzen dituen gaitz larrietarako arreta egokia jaso dezan. Bestela, kartzelako egonaldiak patologia horiek larriagotu eta sendaezin bihur ditzake (eta hala getatzen ari da dagoeneko). Are gehiago kontuan hartuta, konfidantzako medikuen arreta egokia jasotzeko aukerarik ez duela.

Osasun arloko profesionalak ez ezik, gizarte honetako kideak gara, bertan bizi gara. Eta gure nahia da urratsak egiten segitzea bake egonkorra ekarriko duen egoera, atzera bueltarik gabekoa, lortzeko.

Gure iritziz, Gobernuak urratsak egin behar ditu orain, eta guztiz zentzuzkoa da eritasun larriak dituzten preso guztiak kartzelatik ateratzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario