2012/03/26

Herrirak Txus Martinen egoera “inoiz baino larriagoa” dela ohartarazi du


Larunbat eguerdian Txus Martin Basauriko presoaren eta orokorrean preso gaixoen askatasuna eskatzeko 24 orduko mobilizazioa egin zen plaza Eliptikoan. Igandean mila lagun baino gehiagok manifestazioa egin zuten Arriagako plazara mobilizazioa bukatu eta gero. Bertan, Herrira mugimenduko kideek “Txusen egoera larria” salatu eta “berehala aske geratzearen beharra” azpimarratu zuten.

Ehunka pertsonek parte hartu zuten larunbatean plaza Eliptikoan egin zen 24 orduko bateratzean. Egitasmoaren bidez Txus Martinen egoera salatu eta bere askatasuna eskatzea izan zuten helburu, baina gainontzeko preso gaixoak ere gogoan izan zituzten. Hitzordua 12:30etan izan zen eta igande eguerdia biratean ekintza ezberdinak burutu zituzten plazan, bertso saioa, hitzaldiak, asanblada irekia eta solasaldiak, besteak beste. Igandean manifestazioa egin zuten plaza Eliptikotik Arriagara eta bukaeran, Beñat Zarrabeitiak Herrirako kideak argitu zuen Txusen “egoerak premiazko irtenbidea” behar duela eta “giza eskubideak errespetatu behar” direla.
Martxoaren 24an, eguerdiko 12:30ean, plaza Eliptikora jendea gerturatzen hasi zen Txus Martinen eta preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko egingo zen 24 orduko elkarretaratzeari hasiera emateko. Egitasmoan Basauriko lagunak eta Txusen senideak egoteaz gain, beste hainbat hiritarrek parte hartu zuten. Egun osoan zehar ekintza ezberdinak egon ziren, Arkaitz Estiballesek eta Peio Ormazabalek bertso saioa eskaini zieten bertaratutakoei; Xabier Oñandia Jaki Hadiko kideak eta Roberto Novalek Herrirako kideak preso gaixoen inguruko hitzaldia eman zuten eta 20:00ak aldera asanblada irekia egon zen.
Behin 24 orduko elkarretaratzea bukatuta, atzo eguerdiko 12:30ean, manifestazioa abiatu zen plaza Eliptikotik Arriagara “Preso gaixoak kalera baldintzarik gabe! Txus askatu!” “Gaixotasun larriak dituzten 15 presoak herrira, Liberacion de 15 presos y presas enfermas” lemapean. Horretan mila pertsona inguruk parte hartu zuten eta bukaeran Herrira mugimenduak “ardura handia” erakutsi zuen Txusen egoeraren aurrean. Jakina denez “azken hilabeteetan okerrera egin du” eta bere senideek azaldu zuten “oso urduri” dagoela eta “beldurra ematen diela bakarrik uztea, bere buruaz beste egiteko gai izan daitekeelako”. Era berean, salatu nahi izan zuten, espetxean “ez dizkiotela botikak kontrolatzen eta maiz ez dizkiotela ematen”.info+: bilbokobranka.info




























No hay comentarios:

Publicar un comentario