Gaur goizean Herrirako anbulantzia Zabaiako espetxean egon da, Txus berarekin etxera ekartzeko intentzioarekin. Ekimenean medikuz mozorrotutako 5 gazte, Manu Ugartemendiarekin batera espetxeko zuzendariari zuzenduta zeuden 3000 askatasun eskaera eraman dituzte. Ezin izan dute zuzendariari zuzenean eman baina bertan instantzia baten bidez utzi dituzte. Hemen duzue irakurritako oharra:
-Egunon guztioi, hemen elkartu gara Txus Martin kartzela honetatik ateratzeko asmoz. Horretarako herritarren 3000 askatasun eskaera entregatu nahi izan dizkiogu Zaballako espetxeko zuzendariari.
-Txusen egoera hobera egin ezean okertzen ari da kartzelan egoten den bitartean, bere egoera hobetzeko eta tratamendu egokia izateko modu bakarra kartzelatik ateratzea da. Hau da, berehalako askatasuna ematea inolako baldintzarik gabe. Kartzelak ez du Txusen osasun eskubiderik bermatzen eta bere askatasuna Txusen egoera atzeraezin ez bihurtzeko aukera bakarra da momentu honetan.
-Hemendik ere, deialdi bat egin nahi diogu euskal jendarteari preso gaixoen askatasuna eskatzeko deiturik dauden mobilizazio guztietan parte hartu dezaten eta bereiziki martxoaren bukaeran 24an eta 25ean Bilboko plaza eliptikoan eta martxoaren 31an Iruñan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario