Basauriko Herri Bilguneak elkarretaratzea burutu du gaur eguerdian Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean Txus Martin Basauriko presoaren “egoera larria” salatzeko eta bere askatasuna aldarrikatzeko.
30 pertsona inguru bildu dira eguerdiko 12:00etan Justizia Jauregiaren aurrean, Txus Martinen askatasuna eskatzeko. Egitasmoa Basauriko Herri Bilguneak antolatu du eta bertan gogorarazi dutenez, Martinek 10 urte daramatza espetxean eta “egoera larriena duen euskal preso politikoa da”.

Egoera horren aurrean, martxoaren 24an plaza Eliptikoan 12:30etatik aurrera, Txusen askatasuna eskatzeko burutuko den 24 orduko mobilizazioan parte hartzera deitu dute jendartea eta era berean, hilaren 25ean plaza beretik, 12:30etan abiatuko den martxan ere.info+: bilbokobranka.info
Bideoa: Herrirak elkarretaratzea egin du Bilboko Justizia Jauregiaren parean Txus Martinen askatasuna galdegiteko
No hay comentarios:
Publicar un comentario