2012/05/03

Gaixotasun larria duen Txus Martin askatzeko eskatu du Herrirak



Audientzia Nazionalean epaitu dute gaur Txus Martin eta Herrirak elkarretaratzea egin du bere askatasuna eskatuz EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean.


Basauriko preso politikoa gaur epaitu dute Audientzia Nazionalean eta fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorra eskatu du bere aurka ETAren ekintza batean parte hartzea egotzita. Martinek Langraitzeko espetxetik deklaratu du bideokonferentzia bitartez.
Epaiketaren harira, Herrirak elkarretaratzea egin du EAEko Auzitegi Nagusian Martin askatzeko eskatuz beste behin ere. Gogoratu dutenez, basauritarrak gaixotasun larria dauka eta bi aldiz saiatu da bere buruaz beste egiten.
Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean mantentzea eskubideen urraketa bat dela salatu du Herrirak eta egoera horretan aurkitzen diren Martin eta beste 13 euskal preso politikoak aske uzteko eskatu dute.info+: gara.net


No hay comentarios:

Publicar un comentario