2012/06/04
Aitzol askatu! Basauriko espetxera martxa
Aitzol askatu!
Hori izan da gaur goizean Basauriko espetxearen atarian bildutako hamarnaka lagunok gehien oihukatu dugun leloa.
Aitzol Gogortza Otaegi euskal preso politikoa gaixorik aurkitzen da. Mediku txosten guztien arabera bere gaixotasuna larria eta sendagaitza da. Espainiar legediaren arabera, aske egon beharko luke; alabaina, espetxe agintariek giltzapean mantentzen dute.
Espetxea definizioz baldin bada oso esperientzia gogorra edonorentzat, zer izango ote den gaixorik dagoen pertsona batentzat. Aitzolen kasuan, nahasmen psikologiko larria nozitzen duena, kartzelak bere-berezkoak dituen esparru itxi batean egon behar izateak, atmosfera etsaikorrean, non gertaera asko aurreikusezinak diren, bortitzak ez direnean, bere bizitza bera arriskuan jartzea esan nahi du, hain justu bere bizitza, osasuna, izaera eta duintasuna babesteko omen dagoen instituzioaren eskutik.
Aitzolen bizitza arriskuan dago, bai. Etengabeko arrisku bizian dago eta ez gaixorik egonagatik, baizik eta bere osasun egoera horrekin espetxean mantentzea erabaki dutelako. Gure herriko seme honen bizitza arriskuan dago erabaki politiko soil batengatik.
Amorru horrekin 150 bat lagun gerturatu gara Orereta eta Oiartzunetik Basauriko espetxearen atariraino, euskal presoen etxeratzea aldarrikatzen zuten dozenaka banderolaz eta ikurriñez horniturik, Aitzol Gogortzari gure berotasuna, elkartasuna, babesa eta maitasuna adierazi asmoz.
Espetxearen perimetroari itzulia ematea galarazi digute bertan kokatutako poliziek, beraz atarian geratu gara bi ordu pasatxoz, Aitzolen askatasunaren aldeko garrasiek hormak zeharkatuko zituztenaren esperantzaz birikak bete indar. Amnistiaren eta euskal presoen herriratzearen aldeko oihuak ere zabaldu ditugu bazterrotatik.
Herrira mugimenduko eledun Manu Ugartemendia, Gogortzaren gurasoekin batera sarrerako garitara joan dira, Basauriko Espetxeko zuzendariari gutun bat eman asmoz.
Bertako funtzionarioek gutuna hartu nahi ez izanagatik ere, bertan geratu da kartazala. Bertaratutako guztiei esan bezala, gutun horretan Aitzolen eskubide guztien
bortxaketa nabarmena salatzen zuen Herrira mugimenduak. Halaber, bere berehalako askatasuna eskatzen zuen, Euskar Herriko gehiengo zabalenaren izenean.
Txalapartaren doinuekin agurtu dugu Aitzol, besarkada amoltsua helarazi nahi izan diogun dozenaka lagun eta senideek. Izan ere, bertan aditu ahal izan dugun Gozategiren kantaren hitzek dioten bezala, Isiltasun ozenegizko baso jasangaitza salatzera bortizki ausartu den kuku-hotsa garen ezkero, izango naiz ni.
Izan gaitezen, Aitzol etxera ekarri genuenok.
Izan gaitezen espetxeak hustu genituenok.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario