2012/07/05
Kontzentrazioa Bilboko Justizia Jauregian (05/07/2012)
Gaixorik dauden euskal presoen egoera okertzen duen Espainiako eta Frantziako Gobernuen espetxe politikarekin amaitzeko akordio zabalak eta zeharkakoak lortzeko garrantzia gogorarazi du Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileak. Uztailaren 13 eta 14an gaubela egingo dute Zaballako espetxean Txus Martinen askatasuna galdegiteko.
Herrirak Txus Martinen askatasuna exijitu du berriz ere Bilbon, Justizia Jauregiaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Basauriko presoaren zein larri gaixo dauden beste 13 euskal presoen egoeraren aurrean konponbideak behar direla adierazi du errepresaliatuen eskubideen aldeko erakundeko eledun Beñat Zarrabeitiak. Esan duenez, ulertezina da Martin preso jarraitzea oso osasun egoera larria duela kontuan hartuta eta horrek, samina, kezka, egoneza eta lasaitasun eza baino ez die eragiten bere sendi eta lagunarteari eta Martinengan atzera bueltarik izan ez dezaketen ondorioak eragin ditzake.
Horregatik, Martinen zein larri dauden beste euskal presoen askatasuna exijitzeko kandela gaua egingo dute datorren uztailaren 13 eta 14an Zaballako (Araba) espetxean. Ildo horretan, jendarte osoa gaubelan parte hartzera deitu dute.
Espetxe politikan aldaketa sakonak behar direla azpimarratu du Zarrabeitiak eta bide horretan, Espainiako zein Frantziako Gobernuen itxikeriarekin amaitzeko, akordio zabalak eta zeharkakoak lortzea ezinbestekoa dela gogoratu du.
Elkarretaratzearekin amaitzeko Txus Martinen aldeko plataformako kideek gurutzegrama erraldoia osatu dute presoak jasaten dituen baldintza gogorrak irudikatzen dituzten hitzekin.info+: bilbokobranka.info
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario