2012/08/28

Mobilizazio eta baraualdi jendetsuak gaixo dauden presoen askatasunaren alde

Ur botilak eskutan hartuta lagun, pankartak egiteko tinta, erroturkiak, plastikoa, kartulinak, pankartak, kanping dendak, kandelak, prentsa, mahai jokoak eta elkartasuna ardatz ehunka dira asteburu honetan Herrira mugimenduak antolatutako baraualdi eta mobilizazioetan parte hartzen ari diren pertsonak. 70 mobilizazio baino gehiago burutzen ari dira euskal geografia osoko hainbat txokotan, bertan 400 lagunek baino gehiago asteburu osoko baraualdia egiten ari dira Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Donostia Ospitaleko aldarria, kamiseta urdinak eta ur botilak Euskal Herrira osora zabaldu dira. Soluzioak nahi eta behar ditugulako, giza eskubideen errespetua aldarrikatzen dugulako, sufrimendua atzean utzi eta bakea eta konponbidearen lan egiten dugulako. Barruan argazki galeria zabala.
Aurreko egunetan egindako deiari jarraiki, hainbat mobilizazio, ekimen eta baraualdi burutzen ari dira asteburu honetan euskal geografia osoan zehar Iosu Uribetxebarria eta larri gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna eskatzeko. Ehunka dira une honetan Euskal Herriko puntu ezberdinetan baraua egiten ari diren lagunak. Hona hemen horren inguruko zifra eta datu interesgarriakHona hemen horren inguruko zifra eta datu interesgarriak:
- Donostia Ospitalean 34 lagun daude gose greban, euren artean Garbiñe Errekondo eta Iñaki Errazkin Foru Gobernuko kideak. Gipuzkoako Ahaldun Nagusia den Martin Garitano bertan izan da baita eta hedabideen aurreko adierazpenak egin ditu.
- Sinn Fein alderdi irlandarreko Pat Rice ere Donostia Ospitalean izan da gaur.
- Donostian 100 baino gehiago izan dira baraualdia burutu edo burutzen ari diren pertsonak, Donostia Ospitalean, Bulebarren, Antiguon, Egian eta Bidebietan.
- Bilbon 18 lagunek 48 ordutako baraualdia egiten dute.
- Iruñean 24 ordutako mobilizazioa iraunkorra burutzen ari dira eta 40 lagunek egin dute baraualdia
- Barakaldon 24 ordutako baraualdia Gurutzetako Ospitalean.
- Baraualditetako parte hartzaileak: Donostoa Ospitalea 34, iruñea 40, Arrasaten 15, Sopelan 7, Andoainen 14, Errenterian 21, Azpeitian 20, Goierrin 86, Barakaldon 15, Larrabetzun 21, Bilbon 18, Oñatin 6, Zumaian 23, Urdulizen 6, Oiartzunen 20, Donostiko Bulbearren 50, Antigua auzoan 20, Lezaman 6…
- Usurbilgo ekimenetan bertako alkatea den Mertxe Aizpurua eta Madrilgo Kongresuan Diputatua den Xabier Mikel Errekondo parte hartu dute.
- Baraualdiak eta ekimen burutzen ari diren beste hiri eta herri batzuk: Donostia (Bulebarren, Egian, Bidebietan, Donostia Ospitalean…), Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Baiona, Hendaia, Donibane Garazi, Usurbil, Andoain, Arrasate, Aretxabaleta, Orereta, Sopela, Plentzia, Errenteria, Hondarribia, Urretxu – Zumarraga, Oiartzun, Bastida, Bergara, Zarautz, Pasai Antxo, Alonsotegi, Segura, Arrigorriaga, Basauri, Azpeitia, Ataun, Agoitz, Burlata, Mungia, Hernani, Larrabetzu, Ibarra, Lakuntza, Etxarri, Arbizu, Urduliz, Santurtzi, Araitz Betelu, Antsoain, Lazkao, Ordizia, Beasain, Elgoibar, Zegama, Lezama, Atarrabia, Uharte Arakil, Aurizberri… info+: herrira.org








Mobilizazioetako 215 argazki baino gehiago, bilatu zure hiri edo herrikoak  

No hay comentarios:

Publicar un comentario