Duela urtebete, Txus Martinen osasunarekin kezkatuta, Basauriko hainbat lagunek ekimen ezberdinak egiteari ekin zioten bere askatasuna eskatzeko. Gaur beste behin, Bilboko Auzitegi Probintzialaren aurrean mobilizazio bat burutu dute, Txusen eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, gogora ekarri dute irailaren 10ean, lau basauritarrek epaiketa izango dutela Auzitegi Nazionalean Txus eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzeagatik. Egoera horren aurrean, lau lagunen askatasuna exijitu dute.
Elkarretaratzean Herrira mugimenduaren baitan, SOS Txus Martin plataforma osatzen duten bi kidek hartu dute hitza. Azaldu dutenez, espetxeko arduradunek Txus “preso eta bakarturik mantentzen dute psikosi broteak dituela” eta ondorioz, bere osasunak “beherantzako joera nabarmena izan du azken urtebetean”. Egoera horretan dagoen pertsona batek espetxetik kanpo egon behar duela eta hori gehiengo zabal baten iritzia dela baieztatu dute, eskualdeko zortzi udalerrik Adierazpen Instituzionalak atera baitituzte Txusen berehalako askatasuna eskatzeko, “espetxean mantentzea ez delako bidezkoa, ez legezkoa, ez giza eskubideen errespetoaren aldekoa, ezta gaur egun euskal gizarteak antzematen duen eskenatokiarekin bat datorrena”.
Jakitera eman dutenez, urte osoan zehar giza-mobilizazio ugari burutu dituzte eta ihazko urrian, herriko jaien testuinguruan, Ertzaintzak lau basauritar gelditu eta identifikatu zituen Txus eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzen ari ziren bitartean. Ondorioz, hilaren 10ean, Madrileko Auzitegi Nazionalean epaiketa izango dute eta gaurko agerraldian euren askatasuna exijitu dute Justizia Jauregiaren aurrean.info+: bilbokobranka.info
Bideoa:
Argazki galeria:
No hay comentarios:
Publicar un comentario