2011/12/31

Elkartasuna eta askatasun aldarrikapena Martutene eta Zaballako kartzeletara iritsi dira

Ehunka lagunek parte hartu dute gaur goizean Martutene eta Zaballako espetxeetara egin diren martxetan. Gaixo dauden presoak eta zigorra beteta dutenak askatzeko aldarrikatu dute, eta Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Angel Biguriri elkartasuna helarazi diete.
Martutenerako martxa Donostiako Egiako epaitegietatik atera da, bi aldarrikapen nagusirekin: batetik, gaixo dauden presoak aska ditzatela eta, bestetik, ezarritako zigorra beteta dutenak kaleratu ditzatela.
Egin Dezagun Bidea ekimeneko kide batek azaldu duenez, aurten, bereziki, Martutenen dauden eta gaixotasun larria duten Gotzone Lopez de Luzuriaga aguraindarrari eta Jose Angel Biguri amurrioarrari elkartasuna helarazi nahi izan diete, haien askatasuna aldarrikatzearekin batera.info+: gara.net

1 comentario:

  1. Zaballako martxa, argazki batzuk:
    https://etengabe.wordpress.com/2012/01/01/martxa-zaballara-argazkiak/

    ResponderEliminar