2012/05/24

Elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian


Deklarazioak
:

Eguerdi on guztioi

Gaur, beste behin ere, Txus Martin Basauriko presoaren egoera larria azpimarratu eta jendarteratu behar dugu. Ez da aldarri berria, baina bai premiazkoa. Txus Martinek ezin du espetxean jarraitu. Bere osasun egoerak hala eskatzen du.
Gaixotasun psikologiko oso larria da eta bitan saiatu da bere buruaz beste egiten.
Legez eta eskubidez aske behar luke. Egungo egoerak sufrimendua areagotu, eskubideak urratu eta tragedia besterik ez du ekarriko. Euskal jendartearen gehiengoak, konponbidea desiratzen duen gehiengo erraldoi horrek, Giza Eskubide guztien errespetua nahi du. Euskal jendartearen gehiengo zabal batentzat ulertezina da bizi arriskuan dauden pertsonak, Txus Martin eta beste 13 euskal preso politiko, espetxean jarraitzea.

Bada garaia ankerkeria honekin amaitzeko, Giza Eskubideak errespetatu eta konponbidearen aroari ateak parez pare zabaltzeko. Herrira mugimendua ekinbide horretan ari da eta larunbatean GOAZEN PLAZARA! Ekimenarekin erakutsi genuen bezala, indar metaketa eta konpromisoen aktibaziorako bidea indartuko dugu presoek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin amaitzeko.

Azkenik, bi aipamen Txus Martinen eskubideen aldeko mobilizazioen inguruan. Aurrena, gaur arratsaldean bertan hitzordua dugu 19:30tan Bilboko Moyua Plazan eta bestetik bihar 12:00tan osasungintza alorreko profesionalek elkarretaratzea egingo dute Galdakako Ospitalean.

Eskerrik asko.

Argazki galeria:


No hay comentarios:

Publicar un comentario