2012/10/08

Basauriko jaien hasiera!!!

Itzi Ituñu aurtengo pregolilaria Txusen egoeraz mintzo egin zuen, Basauriko jaien hasierako pregoian. Bideoa Bidebieta Irratiaren eskutik:



Txupinazo, jeitsiera eta brindizaren argazki galeria:

2012/10/01

Basauriko jaiak!!!

Badatoz Basauriko jaiak, badatoz San Faustoak!!! Hemen Basauriko Herri Bilguneak antolatutako egitarau oparoa!! (Herri bazkarira apuntatzeko Urduña tabernan)

2012/09/11

Dos juicios más en la AN por fotos de presos

Cuatro acusados de pegar carteles en protesta por la grave situación del preso enfermo Txus Martín en las fiestas de Basauri del pasado año reconocieron ayer, en el juicio en su contra celebrado en la Audiencia Nacional española, que fijaron fotografías de Martín en las calles de la localidad vizcaina, aunque se mostraron sorprendidos de que ello pueda ser considerado como «algo malo o ilegal».
Los cuatro acusados, que se enfrentan a una petición fiscal de un año de prisión por un presunto delito de «enaltecimiento del terrorismo», indicaron que su intención era denunciar la situación del preso, encarcelado a pesar de padecer un trastorno esquizo-afectivo. Etxerat ha denunciado recientemente que se está vulnerando incluso el protocolo que se aplica a estos presos para evitar suicidios.
También el tribunal de excepción acogió ayer el juicio contra dos personas acusadas de realizar pintadas y pegar carteles durante las fiestas de Portugalete del año 2010. La Fiscalía solicita en este caso año y medio de cárcel para cada uno.Los dos acusados negaron los hechos e indicaron que fueron confundidos con otras personas debido a que llevaban la vestimenta típica de las fiestas. info+: gara.net

Atzo arratsaldean buruturiko elkarretaratzearen argazkiak:



2012/09/06

Txus Martin espetxean mantentzea “ez dela bidezkoa” plazaratu du Herrirak


Herrirak elkarretaratzea burutu du gaur eguerdian, Bilboko Entzutegi Probintzialaren aurrean, Txus Martin eta gainontzeko preso gaixoen askatasuna eskatzeko. Era berean, irailaren 10ean Auzitegi Nazionalean epaiketa izango duten basauriko lau auziperatuen askatasuna exijitu dute.


Duela urtebete, Txus Martinen osasunarekin kezkatuta, Basauriko hainbat lagunek ekimen ezberdinak egiteari ekin zioten bere askatasuna eskatzeko. Gaur beste behin, Bilboko Auzitegi Probintzialaren aurrean mobilizazio bat burutu dute, Txusen eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatzeko. Era berean, gogora ekarri dute irailaren 10ean, lau basauritarrek epaiketa izango dutela Auzitegi Nazionalean Txus eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzeagatik. Egoera horren aurrean, lau lagunen askatasuna exijitu dute.
Elkarretaratzean Herrira mugimenduaren baitan, SOS Txus Martin plataforma osatzen duten bi kidek hartu dute hitza. Azaldu dutenez, espetxeko arduradunek Txus “preso eta bakarturik mantentzen dute psikosi broteak dituela” eta ondorioz, bere osasunak “beherantzako joera nabarmena izan du azken urtebetean”. Egoera horretan dagoen pertsona batek espetxetik kanpo egon behar duela eta hori gehiengo zabal baten iritzia dela baieztatu dute, eskualdeko zortzi udalerrik Adierazpen Instituzionalak atera baitituzte Txusen berehalako askatasuna eskatzeko, “espetxean mantentzea ez delako bidezkoa, ez legezkoa, ez giza eskubideen errespetoaren aldekoa, ezta gaur egun euskal gizarteak antzematen duen eskenatokiarekin bat datorrena”.
Jakitera eman dutenez, urte osoan zehar giza-mobilizazio ugari burutu dituzte eta ihazko urrian, herriko jaien testuinguruan, Ertzaintzak lau basauritar gelditu eta identifikatu zituen Txus eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzen ari ziren bitartean. Ondorioz, hilaren 10ean, Madrileko Auzitegi Nazionalean epaiketa izango dute eta gaurko agerraldian euren askatasuna exijitu dute Justizia Jauregiaren aurrean.info+: bilbokobranka.info

Bideoa:



Argazki galeria:

2012/09/04

#14ak Herrira 4 auzipetuak aske!!!



















Orain dela urtebete, Txus Martinen egoerarekin kezkatuta, Basauriar talde bat bere askatasuna eskatzeko ekimenak burutzen hasi zen. Egoera ez zen berria. Aspalditik genekien Txus pairatzen ari zen isolamendu eta tratu ankerrak, bidegabeak izateaz gain, ondorioak edukiko zituztela, eta horien artean buruaz beste egiteko saiakera bat ere etorri zen.

Espetxe arduradunek “protokolo” eta “tratamentu” bezalako hitzekin ahoa betetzen duten bitartean, Txus, psikosi broteak eta guzti, preso eta bakarturik mantentzen dute oraindik ere. Artatze mediku surrealista jaso eta beherantzako joera nabarmena egin du azken urtebetean.

Honela dagoen pertsona bat espetxean ezin dela mantendu oso iritzi orokorra da gurean. Baina ez soilik Basauriko herritar talde honen ustetan. Eskualdeko zortzi udalerrik Adierazpen Instituzionalak atera dituzte Txusen berehalako askatasuna eskatzeko, espetxean mantentzea ez delako bidezkoa, ez legezkoa, ez giza eskubideen errespetoarekin ondo nahasten den neurri bat, ezta gaur egun euskal gizarteak antzematen duen eskenatokiarekin ere.

Giza-mobilizazio ugari burutu ditugu, hitzaldiak, martxak, gaubelak, plaza Eliptikoa ere 24 orduz okupatu genuen. Ihazko urrian, herriko jaien testuinguruan, lau basauriar Txus eta beste preso gaixoen aldeko kartelak jartzen ari ziren bitartean Ertzaintzak gelditu eta identifikatu zituen.
Basauri, Galdakao, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Zeberio, Arakaldo, Orozko eta Urduñako Udalek eskatzen duten gauza berbera eskatzeagatik lau hiritar hauek irailaren 10ean aurre egin beharko diote epaiketa bati Madrileko Entzutegi Nazionalean.

Guk honakoa jarraitzen dugu esaten: Txus eta beste 12 preso gaixoak Herrira!! Basauriko 4 auziperatuak aske!!

Irailaren 6an eguerdiko 12:30etan, Bilboko Entzutegi Probintzialaren aurrean (c/Pedro Ibarretxe N-1) elkarateratzea burutuko dugu, Txus eta beste preso gaixoen askatasuna, eta baita basauriko 4 herritarrak kargurik gabe uztea eskatzeko. (Prentsaurrekoa egingo dugu)  Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu !!

Hace un año, preocupados por la situación de Txus Martin, un grupo de Basauriarras dio comienzo a una serie de iniciativas para pedir su libertad. La situación no era nueva. Sabíamos desde tiempo  atrás que el aislamiento y el cruel trato que estaba recibiendo Txus, además de injustos, tendrían consecuencias, y entre ellas llegó un intento de suicidio.

Mientras los responsables penitenciarios se llenan la boca con palabras como “protocolo” y “tratamiento”,  Txus, con sus sucesivos brotes psicóticos, sigue a día de hoy preso y separado de sus compañeros. Tras un último año de tratamiento médico surrealista, su estado general se ha deteriorado claramemente.

Que alguien en este estado no puede permanecer en prisión, es una opinión muy extendida, no sólo en este grupo de Basauriarras. Ocho municipios de la zona se han pronunciado a través de declaraciones institucionales para pedir la inmediata puesta en libertad de Txus,  porque mantenerlo en prisión, ni es justo, ni legal, ni se mezcla bien con el respeto a los derecho humanos, ni con el escenario que vislumbra hoy en día la sociedad vasca.

Hemos realizado movilizaciones de todo tipo, charlas, marchas, vigilias, hasta ocupamos la plaza Elíptica durante 24 horas. El pasado mes de octubre, en el transcurso de las fiestas patronales, cuatro Basauriarras que colocaban carteles acerca de Txus y los otros presos enfermos, fueron retenidos e identificados por la Ertzaintza. Ahora estos ciudadanos, por pedir lo mismo que los plenos municipales de Basauri, Galdakao, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Zeberio, Arakaldo, Orozko y Urduña, se enfrentan el día 10 de septiembre a un juicio en la Audiencia Nacional de Madrid.

Nosotras seguimos proclamando: Txus y los otros 12 Herrira! Libertad para los 4 encausados!

El 6 de septiembre, a las 12:30 del mediodía, nos concentraremos delante de la Audiencia Provincial en Bilbao (c/Pedro Ibarretxe N-1) para pedir la libertad de Txus y los otros presos enfermos, y también la retirada de cargos a las 4 vecinas de Basauri. (Realizaremos una rueda de prensa) Os invitamos a participar!!