2011/10/07

EGIN DEZAGUN BIDEA EKIMENAK IBON IPARRAGIRRE PRESO GAIXO LARRIAREN BEREHALAKO ASKATZEA EXIJITZEN DU

  Egin Dezagun Bidea ekimenak Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren berehala askatzea exijitzen du. Basauriko kartzelan espetxeratua, Iparragirre larri gaixo dago. Beste gaixotasunen artean HIESA du eta egin dizkioten azken analisien emaitzak garbi uzten dute bere osasun egoerak okerrera egin duela nabarmen. Ibon Iparragirre muturreko egoeran dago, bere osasun egoera oso oso larria da.

  Espetxetik lehenbailen atera behar du, minutuak pasa ahala bere egoerak okerrera egin eta bere eskubideak urratzen dira. Berehala askatu behar dute. Bai bera, bai Txus Martin, espetxean jarraituz gero bizi arrisku larrian dagoen beste euskal preso politikoa eta baita gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste presoak ere.


Horrekin batera, ezinbestekoa da iragan berri den udan Jaiki Hadi osasun alorreko profesionalen elkarteak publiko egindako txostena. Bertan, euskal preso politikoen 25%ak osasun arazoren bat zeukala baieztatzen zuten.

Egin Dezagun Bideak larunbatean, 11:30tan Basauriko espetxearen aurrean, Iparra Galdu Barik plataformak deitu duen elkarretaratzeari atxikimendua erakusten du. Honekin batera, Iparragirre berehala askatzea eta euskal preso politikoen eskubideen errespetua aldarrikatzen du beste behin ere.info+:egindezagunbidea.infopolitikoen eskubideen errespetua aldarrikatzen du beste behin ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario