2011/10/07

Berandu izan baino lehen eta egoera atzeraezinen aurrean egon baino lehen, indarrean dagoen espetxe politika behingoz bukatzea eskatzen dugu


Etxeratek berriz ere indarrean dagoen espetxe politika eta honek dakartzan ondorio latzak salatu behar ditu. Gaurko agerraldi publikoaren bidez, euskal jendartean alarma gorria piztu nahi dugu. Berandu izan baino lehen eta egoera atzeraezinen aurrean egon baino lehen, indarrean dagoen espetxe politika behingoz bukatzea eskatzen dugu.

Aste beltza bizitzen ari gara. Aurreko asteburuan, sakabanaketak bi istripu eragin zituen. Alde batetik, Josu Ginea preso politiko larrabetzuarraren bi lagunek istripua izan zuten Estremerako espetxetik bueltan. Bestetik, Juantxu Tobalina eta Paula Rodriguez presoen beste bi lagunek ezbeharra izan zuten Salamanca inguruan Cacereseko kartzelan bisita bat burutu ondoren. Zorionez, ez dute lesio larririk izan, baina beste behin ere egoera atzeraezin baten aurrean egon gintekezkeen.info+:etxerat.info

No hay comentarios:

Publicar un comentario