Txus Martin Hernando euskal preso politikoaren aurkako epaiketa ostegunean amaitu zen Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Egin Dezagun Bidea ekimenak jakinarazi zuenez, bai Basauritik, bere jaioterritik, baita Euskal Herriko beste herri batzuetatik ere jende ugari gerturatu zen Madrilgo Auzitegi Nazionalera euskal presoari eta gainontzeko euskal preso politiko guztiei ere elkartasuna eskaintzera.
Txus Martin presoaren egoerak azken hilabeteetan «larriki» okerrera egin duela ohartarazi du Egin Dezagun Bidea ekimenak. Basauriko presoak nahasmen eskizo-afektiboa dauka, delirio osagarriekin, eta ondorioz egun batetik bestera bere egoera okertu egiten dela adierazi dute. Ekimeneko ordezkariek jakinarazi zutenez, ostegunean Madrilen izandako euskal herritarrek emandako babesagatik «esker ona» agertu zuen Martinek; haren osasun egoerak larria izaten segitzen du, ordea.
Auzia epaiaren zain gelditu zen ostegunean eta fiskaltzak 52 urteko espetxe zigor eskaerari eutsi zion, besteak beste, «ETAko kide» izatearen akusaziopean. Efe agentziak jakinarazi zuenez, fiskalak zalantzan jarri zuen euskal preso politikoa gaixo dagoela. Horretaz gain, eta ETAren adierazpena plazaratu baino ordu batzuk lehenago hauxe esan zion Txus Martini: «Fiskaltza ez da desegiten ezta bere egitasmoetan sartu ere». Ondorengoa ere esan zion: «Zalantzarik gabe, etorkizunean, tokatzen denean, eta tokatzen bada, gure partetik ez zara erabakitakoa baino lehenago aterako».
Gauzak horrela, Egin Dezagun Bidea-k «esfortzuak areagotu» egingo dituela eta martxan diren ekimenak azkartuko dituela adierazi zuen, Txus Martini dagozkion eskubideak errespetu ditzaten. Era berean, espetxetik atera dezaten eskatu dute, presoak gaitza dela-eta beharrezko duen tratamendua jaso dezan edo gaitzaren ondorioak arintzeko, behinik behin. Txus Martin bere buruaz beste egiten saiatu zen iazko irailaren 25ean.
Basauriko Udalak ere Txus Martini dagozkion eskubideak errespeta ditzaten eskaera egin du. Joan den irailaren 29an «Egin dezagun bidea. Basauri bilgunea» mozioa aurkeztu zuen Udalak, eta onartua izan zen. Horren ondorioz, gaixotasun larria duen presoaren eskubideak errespeta ditzatela exijitzeko idatzia bidali diete bai Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari, baita Soto del Real espetxeko zuzendaritzari ere -bertan dago preso Txus Martin- .info+: gara.net

No hay comentarios:
Publicar un comentario