2011/10/07

Gazte Independentistek, Txusekin Bat!!!

  Basauriko gazte independentisten oharra:

  Berriz ere Espainiar eta frantziar estatuek euskal preso
politikoenganako duen jarrera errepresiboaren ondorio latzen  berri eman beharrean gaude.

  Txus Martin Basauriko euskal presoa Soto del Real espetxean dago egun, ihaz Frantziak estraditatu ondoren.

   Frantzian zortzi urte heman zituen dispertsatua. Bost urtez, isolamendua eta senideekin komunikatzeko oztopoak jasan ondoren ihazko Irailean arazo psikologiko larriak garatu zituen, besteak beste, bere buruaz beste egiteko saiakera bat eragin diotenak.

   Laguntza eskaera konstantea izan den arren, espetxeko mediku zerbitzuen erantzuna guztiz nulua izan da. Hau gutxi balitz, orain dela ia urtebete laguntza psikologikoa eskatu zen eta Txusen konfiantzazko mediku eta sikologoaren bisita bi soilik onartu ziren. Gaur egun, hilabetean behin euren bisita onartua dute.
 
  Egin Dezagun Bidea herri bilguneak mozioa aurkeztu du Basauriko udaletxean. Honen arabera udalak Txusen osasun egoeraren berri jakitea eskatuko  luke eta hau zaintzeko beharrezko neurriak hartuko lituzke. EAJ-k onartu ez eta moldatutako beste mozio berri bat aurkeztu zuen. Honen arabera, Basauriko Udala Espetxeko Zuzendaritzarekin harremanetan jarriko litzateke Txus Martinen osasun egoeraren berri izan eta kasu hauetan legediak aurreikusten dituen neurriak aplikatzeko. Azken honek herri bilguneak ezarritako mozioaren funtsa jaso arren ez ditu eskakizun  guztiak betetzen. Hala ere EAJ eta Bilduren botoekin mozioa onartu zen.
 
  Basauriko gazteok bat egiten dugu Egin Dezagun Bidea herri bilgunearen ekimenarekin eta Txus gure artean berehala izan dadin eskatzen dugu.Gure presoak zigortzea helburu bakarra duen  espetxe politika errepresiboarekin amaitzea aldarrikatzen dugu.

Gaixo larri dauden presoak etxera orain!

GAZTE INDARRAZ PRESO GAIXOAK ETXERA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario