2011/11/28

EKITALDIA

  Herenegun, preso gaixoen askapena exijitzen zituzten ohiuak entzun izan ziren Basauriko kaleetan zehar. 500 bat lagun izan ziren Arizgoitiko plazara hurbildu zirenak, bai Txus Martinen behin-behineko askapena aldarrikatzeko, baita presos gaixo guztiena ere. Arratsaldeko 17:30tan hasi zen ekitaldian Basauriko Herri bilgunea...k, Madril eta Parisek euskal preso politikoen kontra aplikatzen duen espetxe politikaren krudelkeria salatu zuen. Hain zuzen ere, espetxe politika anker honen erakusle da Txusen kasua, bere bizitza arriskuan bait dago. Txus Langraitzeko kartzelan bahituta mantentzen dute nahiz eta sendaezina den gaixotasun bat pairatu. Egin Dezagun Bideak antolatutako ekimena Basauriko espetxeraino luzatu zen manifestazioarekin amaitutzat eman zuten. Basauriko kartzela aurrean ere Txusen eskubideak bermatzea eskatzen zituzten ohiuak nabariak izan ziren.

  Eskerrak atzoko ekimenean parte hartu zenuten guztiei, bereziki: Txarraska gaztetxeko txalapartariei, Peio Ormazabal bertsolariari eta Izargi taldeari. Behean duzue argazki galeria ikusgai.












No hay comentarios:

Publicar un comentario