2011/11/14

Klaxonari eman eta eman, Martin aska dezaten

Hauteskunde kanpainako gorabeheretatik urrun, asko dira euskal presoen eskubideen afera eztabaiden erdigunean kokatzen dutenak, bereziki preso gaixoek bizi duten egoera larria. Horien askatasuna aldarrikatzen dihardute egunero, eta horren erakusgarri, atzo Txus Martinen alde egindako auto karabana.
40 bat ibilgailu elkartu ziren Bilbondon, Basauriko Egin Dezagun Bidea herri bilguneak deituta. Euskal presoen Euskal Herriratzea aldarrikatzen zuten afixak autoetan jarri ondoren abiatu zuten ibilbidea, klaxonari eman eta eman, Basauriko espetxeko inguruetara iritsi arte
.Nahasmen eskizo-afektiboa duen euskal preso hau bakartuta dago, joan den azaroaren 4an Basauriko espetxera eraman zutenetik. Egoera horrek bere osasunari kalte besterik ez diola egiten salatu, eta Martinen berehalako askatasuna exijitu zuten parte hartzaileek.info+: gara.net







No hay comentarios:

Publicar un comentario