Gaur goizean Basauriko Herri Bilgunetik, prentsaurrekoa eskeini dugu Txusen egoera salatzeko eta hurrengo deialdiak helarazteko, behean duzue irakurritako oharra. Gauerako bideoa prestatzen ari gara:
Egun on guztioi,
Hemen bildu gara Basauriko preso politikoa den Txus Martinen baldintzarik gabeko berehalako askatasuna exijitzeko. Urteak dira Txusek gaixotasun sendaezina duela. Txus 2.002. urtean... izan zen atxilotua eta 8 urte eman zituen preso estatu frantseseko espetxeetan. Frantziako espetxealdiak iraun zituen 8 urte horietatik, 5 urte eman zituen erabat bakarturik. Bakartzea, zigorrak, lekualdatzeak eskuak lotuta eta ahoa estalita, lekualdatze batetan erasotua eta ondorioz sahiets batetan fisura bat, frantziako espetxealdiak iraun zuen 8 urteetan lagunen bisitarik baimendu ez, bikotekidearen eta senideen bisitak bakarrik izatea,… Guzti horrek, sintomatologia psikotikoa eragin zion, zeinaren ondorioz, 2.010. eko irailean bere buruaz beste egiten saiatu zelarik.
2.010.eko azaroan espainiaratu eta Soto del Realeko espetxean preso egon da duela 13 egun arte. Soto del Realeko espetxean egon den urte honetan, tratamendu farmakologikoa jaso du eta bere buruaz beste egitea ekiditeko protokoloa aplikatua izan zaio, uneoro kide batek lagunduta egon delarik. 2.011.eko ekaina arte ez diote bere konfidantzazko mediku, zein psikologoaren bisitarik baimendu, medikuek gomendatutako tratamenduak jasotzeko arazo eta oztopoak ugariak izan dira, ez diote egin zaizkion froga eta azterketa medikuen inguruko txosten eta emaitzarik eman, ez Txus, ezta bere familiari ere, eta ez dizkiote medikuek gomendatutako froga medikuak egiteko baimenik eman. Egun, Txus bakarrik aurkitzen da berriro ere. Basauriko espetxean egon arren, protokoloak agindu bezala ziegan preso batek lagunduta egon arren, Txusek ez du bere burua lagunduta ikusten, bere buruan estatu frantsesean bakartuta eman zituen 5urteen oroimena dirauelarik.
Azken urteetan espetxetan ematen den osasun asistentzia eskasa eta estatu frantsesak zein espainolak aplikatzen duten mendeku espetxe politikaren ondorioz bere egoera larria da oso.
Horregatik, egoera larri hau espetxean bizi duen baldintza tamalgarrien ondorioz eman dela azpimarratu nahi dugu, hau da, dispertsioa, isolamendua eta bakardadea edo kartzela barruko dispertsioak eragin duelako Txusen egoera. Honekin batera tratamendu egoki baten faltan aurkitzen dela eta horren ondorioz bere egoera muturreraino iritsi dela gogorazi beharrean gaude. Ulergaitza da nola ukatu diezaioketen gaixotasun larria sufritzen duen pertsona bati, beharrezkoa duen tratamendua, eta gure indar guztiekin salatzen dugu mendeku politika hau, pertsona baten deuseztatzerako politika bat bilakatzea alegia.
Bizi eskubidearen errespetua eskatuz ahoa betetzen zaien politikari horiek dira, Txusen kasuan eta gaixo dauden beste euskal preso politikoen kasuetan, beste alde batera begiratzen dutenak. Hipokresiaz betetako diskurtso faltsuetaz asperturik gaude. Euskal jendarteak, diskurtso zaharrak gainditu, gatazka politikoari konponbide demokratiko, negoziatu eta eskubideen guztien errespetu eta aitortzan oinarritua nahi du.
Aski da! Euskal Herria gatazkaren konponbidea lortzeko urrats garrantzitsuak ematen ari den aro berri honetan, Espainia eta Frantziako gobernuek espetxe politika anker eta basati hau mantentzea ulergaitza izateaz gain, arduragabe jokatzea dela irmoki salatu nahi dugu.
Momentu honetan, gaixo dauden eta zigorra betea duten euskal preso politiko guztien kaleratzearekin batera, Euskal Herrian elkartzeko urratsak lehen bai lehen ematea ezinbestekoa da. Hau da, Amnistiaren bidean, espetxe politika errepresiboa aldarazteko ordua heldu da, konponbide klabeetara mugiarazteko garaia da. Bide honetan, kartzelan gaixorik dauden preso guztiak zein etxean baina preso daudenak inolako baldintzarik eta xantaiarik gabe askatzeko ordua heldu da.
Horretarako, Euskal Preso Politikoen eskubideen aldeko herri bilguneetan parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu. Preso eta Iheslari guztiak etxeratu arte, konpromisoak bildu eta indar guztiak aktibatu behar ditugu. Eta horregatik, datozen egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia egiten dugu:
Gaur, arratsaldeko 19.30etan Galdakaoko Zamakoa kaletik abiatuko den mobilizazioan.
Datorren larunbatean, azaroak 19, eguerdiko 12,30etan Basauriko espetxe aurrean.
Azaroak 25ean, 20.00etan, Azken Ostirala, Basauriko espetxe aurrean.
Eta bereziki, Azaroak 26an, arratsaldeko 17.30etan, Basauriko Arizgoitiko Plazan, Txus eta gainontzeko preso gaixoen askatasuna exijitzeko ekitaldian parte hartzeko deia luzatzen diogu Euskal Herri osoari.
TXUS ASKATU BALDINTZARIK GABE PRESO GAIXOAK KALERA !!!

No hay comentarios:
Publicar un comentario