2012/02/27

Herrira Mugimendua aurkeztu zuten larunbatean Durangon



Elorriotik Balmasedara eta Lekeitiotik Urduñara Preso eta Iheslari politikoen eskubideen alde lanean gauden Bizkaiko Herrira Bilguneetako lagunak gara. Euskal Herriak bizi duen momentu historikoa aintzat harturik, gatazka politikoa konpontzeko aukera ezin hobearen aurrean gure ekarpena egiteko beharra ikusi dugun lagunok.
Horretarako preso eta iheslariak herrira ekartzea ezinbesteko urratsa dela deritzogu. Kartzelan eta ihesean daudenak gurekin batera gatazkaren konponbide integral eta demokratikoan parte hartzea aurrera pausua da bere horretan. Hau da biltzen gaituena.
Horregatik Herrira Bilguneak sortzen ari gara, herriz herri auzoz auzo, Preso eta Iheslarien etxeratzearen alde dauden herritar guztiak elkartu eta aktibatzeko helburuarekin. Zentsu honetan, sentsibilitate eta iritzi politikoa ezberdinek Herrira Mugimendua indartu eta osatzen dute. Euskal gizartearen gehiengo zabalak espetxe politika aldatu eta preso zein iheslarien afera konpontzea eskatzen ari da. Pertsona guzti hauei bilguneetan espazioak eskaintzea da gure nahia.
Baina gaur egun, bada urrats bat premia berezia duena, xantaian eta mendekuan oinarritutako espetxe politika ankerra konponbide klabeetara aldatzea.
Zigorra beterik duten presoen kaleratzea!, Gaixorik diren presoen baldintzarik gabeko kaleratzea!, Eta presoen Euskal Herriratzea dira berehala irabazi behar ditugun batailak!
Eta premiazko egoeren artean, Txus Martinen askatasuna lortzea dago. Txus gaixotasun larria dauka eta aspaldi egon behar zuen kalean. Orain arte bezala, datozen asteetan ere Herrira mugimendutik Txus Askatu dinamikarekin jarraitu eta berritzeko konpromisoa hartzen dugu. Gaixo diren preso guztiak askatu arte eta etxean preso daudenen baldintzak indargabetu arte dinamikak biderkatzeko konpromiso argia!
Guztion artean indarrak batuz, eragile eta norbanakoen konpromisoak bilduz, Euskal Herri osoa, preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen, aktibatzera goaz. Urtarrilak 7ko manifestazioan jasotako babesa, norabide egokian gaudela erakutsi digu. Herri borondatea politikarien gainetik dago, eta gaur kaleratzea ukatzen dutenek, bihar onartu beharko dute.
Herrira hemen da, azken preso eta iheslaria etxeratu arte ibilbidea oparoa izango duen herri mugimendua.
Denok batera Euskal Preso eta Iheslariak ETXERA!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario