Kontzentrazioa Basauriko anbulategian
Gaur Otsailak 17, Basauriko anbulategian kontzentrazioa burutu dugu, non 32 pertsonek parte hartu dute. Baita "Basauri-Arizko" anbulategiko arduraduna den Arantza Gonzalezi behean duzuen oharra eman diogu (erderaz nahi izanez gero bialdu e-mail bat sostxusmartin@gmail.com-era):
Dagokionari,
SOS TXUS MARTIN ekimeneko partaideak gaituzu. Ekimen honetan Jesus Martin Hernandoren senideek, lagunek eta herrikideek hartzen dugu parte.
Txus Basauriko preso politiko bat da, eta, Frantziako kartzeletan isolamendu egoeran emandako hainbat urte eta gero, gaisotasun larri eta sendaezina pairatzen ari da. Medikuek egindako behin-behineko diagnosiaren arabera, Txus trastorno eskizo-afektiboa jasaten ari da. Gaisotasun honen susperraldietako batean, bere buruaz beste egiteko saioa egin zuen. Harrezkero, bere buruaz beste ekiditeko protokoloa ezarrita dauka.
Espainaratu ostean, zenbait kartzeletatik igaro da, traslado bakoitzarekin egoera okerrera eginez. Gaur egun, Zabaiako espetxean dago.
Behin-behineko diagnosiak gure kezka piztu bazuen ere, espetxe honetan dagoenetik are larriago bilakatu da gure kezka, Txusen egoerak eskatzen duen arduraz jokatzea barik, arduragabekeria dela nagusi ikusita, espetxeko zuzendaritzak eta espetxeko zerbitzu medikoak hainbatetan eskatutako artatze protokoloari muzin egin diotela ikusita.
Hauexek dira gure kezka-iturria:
Diagnostiko probisionala orain dela hainbat hilabete egina dago. Holakoetan, eskanerra egitea izaten da egiten den lehendabiziko proba, bestelako eragilerik ekiditze aldera. ORAINDIK, ESKANERRIK EGIN GABE DAGO.
HARTZEN ARI DEN MEDIKAZIO ETA EMATEN DIZKIOTEN DOSIEN GAINEKO EZJAKINTASUNA.
ZABAIAKO KARTZELARI DAGOKION OSAKIDETZA ZERBITZUKO SIKIATRAK EZ DU, ORAINDIK, TXUS IKUSI.
EZ DAKIGU ZEIN MEDIKUK SINATU DITUEN ESPETXEKO ZUZENDARITZAK ERABILTZEN DITUEN SASITXOSTEN MEDIKUAK.
KONFIANTZAKO MEDIKUEKIN HARREMAN EZA. Konfiantzako medikuek ezin izan dute Txus ikusi ez artatu, oraindik ez baitute erantzunik jaso bisitatzeko baimenaren inguruan.
Txus dagoen espetxea Euskal Erkideko Autonomoan dago, eta bertako medikuak OSAKIDETZAren pean daudenez, guk uste dugu erakunde honek erantzukizun berezia eta handia daukala egoera honi dagokionez, gaiso guztiek egoki artatuak izatea erakunde honen ardura baita.
Basauriko Osakidetzaren ordezkari hurbilena zaitugunez, zugana jo dugu gure kezka, gure nahia eta gure eskaera dagokionariu helarazteko.
HERRIRA /SOS TXUS
No hay comentarios:
Publicar un comentario