Mati Iturralde (osasun arloko profesionala):
Osasungintzan lanean ari garen hainbat herritarrek eta eragilek bat egin nahi dugu Herrira mugimenduak datozen ostiralean Donostiako, Bilboko, Gasteizeko eta Iruñeko ospitaleen aurrean deitu dituen mobilizazioekin.
Guk osasunaren eremuan lan egiten dugu. Zentzu honetan, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen egoeraz jakitun gara. Espetxeetan dauden hainbat euskal preso politikoren egoera benetan kezkagarria dela ziurtatu dezakegu, eta ondorioak benetan arriskutsuak izan daitezkeela.
Osasun egoeraren okertzeak lotura zuzena du espetxe zigorrak luzatzearekin. Zentzu honetan, ikusten ari gara espetxe zigorra luzatu diten hainbat presoren osasun egoera okerrera egiten ari dela. Hainbeste urte espetxean igarotzeak atzera bueltarik gabeko eraginak ditu osasunean. Zentzu honetan, gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna eskatzearekin batera beharrezkoa ikusten dugu bizi osorako espetxe zigorrak osasunean dituen ondorioez ohartaraztea.
Euskal Herrian aukera berriak ireki dira benetako bake egoera bat taxutu eta egonkortzeko. Bide horretan presoen gaiari urgentziaz heldu behar zaiola uste dugu. Finean euskal preso politikoen giza eskubideak bermatzea aldarrikatzen dugu.
Guk, gure eremutik gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzen jarraituko dugu. Zentzu honetan, bat egiten dugu ostiral honetan ospitaleen aurrean izango diren mobilizazioekin. Osasungintzan lanean dabiltzan herritarrak elkarretaratze hauetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. info+: etxerat.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario