2012/07/19

Alkate eta erakunde ordezkariekin bilkurak burutuko ditu Herrira


Alkate eta ordezkariekin bilkurak egiten hasi da Herrira:
Azken asteotan gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak askatzeko ekimen ezberdinak burutu ditugu. Madrilen izan dira Herrirako hamalau kide, gaixo dauden preso politikoen truke beraien burua eskainiz. Honekin lotuta, eta eskaera hau atzera bota ondoren, Arabako espetxe berriaren aurrean egon gara hamalau orduz. Gauez kandelekin hurbildu gara, bereziki Txus Martinen eta oro har hamalau lagun hauek egoera larriaz ohartarazteko.
Ekimen hauen inguruko balorazio ona egin nahi dugu Herriratik, beraien helburua oraindik lortu ez arren egoera hauen urgentzia mahai gaineratzeko baliagarriak izan direlako. Urrats zein ekimen txiki eta ezberdinen batura izango da helburu hauek betetzera eramango gaituena, eta azken hauek bide horretan lagundu dutela uste dugu.
Idatzi honen bidez beste ekimen bat iragarri nahi dugu bide honetan. Herrira mugimendutik gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoen herrietako alkateekin bilkurak egiten hasi garela azaldu nahi dugu, hauen egoera azaldu eta denok batera zerbait egin ote dezakegun proposatzeko. Alkateetatik hasi eta bestelako erakunde ordezkarietako kideekin bilkurak burutzen saiatuko gara datozen asteotan.
Gaixotasun larriak dituzten presoen egoera zinez larria dela uste dugu. Horrela adierazi digute mediku txostenek, eta horrela baieztatzen digute astero bisitan joaten zaizkien senide eta lagunek.
Egoera hau luze baino lehen konpondu beharrekoa dela uste dugu, eta bide horretan zerbait egin dezakeen ororen ateak jo nahi ditugu Herriratik, gizatiarra ez den egoera hau gainditzeko benetako urratsak eman ditzagun denon artean.info+: herrira.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario