2012/07/20

Preso gaixo larrien errealitate gordina dokumental batean bilduta



Egunon eta mila esker hona zareten guztioi.

Gaur hemen bildu gara Etxeratek egin duen Gaitz isilduak dokumentala aurkezteko. Bertan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoeraren berri ematen da. Baina, egoera hori ez da informe mediku huts batetara mugatzen, gaixotasun bakoitzaren atzean errealitate bat aurkitzen baita. Familia oso batek bizi duen errealitatea, eta jasaten duen gaixotasuna. Eta hori izan da guk dokumental honetan islatu nahi izan duguna. Gaitz isilduak dira datozen 45 minutu hauetan ikusiko dituzuenak.

Isilduak dira gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoerak isilarazi nahi izan dituztelako. Euren eskubideak urratuak izaten ari direlako, eta hala ere isiltasun jarrera delako nagusi.

Guk isiltasun horrekin amaitu nahi dugu, eta gaixotasun larriak dituzten presoen eta euren senideen benetako egoera zein den azaldu nahi dugu.

Eta egunero gure eta euren eskubideak urratuak izaten direla salatu nahi dugu. Guzti hau egiten lagundu digute hemen aurkitzen diren gaixotasun larriak dituzten presoen hamalau senideek, eta benetan eskertu nahi diegu beraientzat hain zaila den egoera baten berri ematea, eta gizartearekin elkarbanatzea.

Besterik gabe, aipatutako guztia oso ongi biltzen duen Gaitz isilduak dokumentalari emango diogu paso. Bertan hitzekin azaldu ezin diren sentimenduak sentitu ahal izango dituzuelako. Mila esker zuen arretagatik, eta benetan gustuko izatea espero dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario