Gaur hemen bildu gara Etxerat elkartearen ordezkaritza bat, Iosu Uribetxebarria gaixo larriaren anaia barne alderdi politikoekin iragarri genuen errondari hasiera emateko, eta erronda hau gaur EH Bildu koalizioarekin burutuko dugun bilerarekin hasiko dugu. Bilera honetan, gure lehen helburua Iosu Uribetxebarriaren egoera zein den azaltzea izango da eta ondoren EH Bildu koalizioko ordezkariek konpromisoak hartzen jarraitzeko prestutasuna izaten jarraitzen ote duten galdetuko diegu. Gaur eta datozen asteetan alderdiekin burutuko ditugun bileretan bai Iosu Uribetxebarriak bizi duen egoeraren aurrean eta baita gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste hamahiru presoen inguruan, salaketa eta erantzun bateratu bat bilatzen dugu.
Iosuren
egoerak ez du atzera bueltarik. Iosu hil egingo da. Eta honen aurrean
erantzunkizunak bilatu eta aurkitu egingo ditugu. Beste alde batetik
ikusten dugu Iosuren egoera ispilu bat dela, beste gaixorik dauden
presoek bizi duten egoeraren ispilu, eta ez dugu inondik inora nahi
hamahiru preso gaixo larriak Iosuk bizi duen egoerara iristea.
Horregatik, uste dugu gaur EH Bildu koalizioari adieraziko diogun
bezala, Iosuren askatasunak berehalakoa izan behar duela. Baina, beste
preso gaixo larrien askatasuna ere berehalakoa izan behar du, Iosuk bizi
duen egoera berriro errepika ez dadin.info+: etxerat.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario