Milaka lagunek Iosu Uribetxebarria aske
uzteko eskatu zuten atzo Herrira mugimenduak “Iosu askatu, hamaluak
Herrira” Arrasaten burututako manifestazioan.
Bertan, beste hainbat herritarrekin batera, Iosuren senideak, herriko
alkate den Inazio Azkarraga-Urizar, Herrirako kideak Gipuzkoako Ahaldun
Nagusia den Martin Garitano eta alderdi eta koalizio ezberdinetako
ordezkariak izan ziren.Manifestazioak Arrasateko kale nagusiak zeharkatu zituen udal plazara itzuli aurretik, bertan Herrira mugimenduaren izenean Ines Osinaga musikariak eta Mari Asun Pagoaga aktoreak hartu zuten hitza. Iosu Uribetxebarriaren askatasuna berriz ere eskatzeaz gain, gaixotasun larriak dituzten beste 13 euskal preso politikoek libre egon behar dutela aldarrikatu, egoeraren irakurketa orokorra egin eta hurrengo egunetako mobilizazioak iragarri zituzten. Hona hemen interbentzio nagusiaren edukiak:
Josu Uribetxeberriari 2005ean
diagnostikatu zioten minbizia, eta, horregatik, giltzurrun bat kendu.
Handik bi urtera, Espainiako Gobernuak ukatu egin zion gaixotasun
larriagatiko behin-behineko askatasuna, eta, horrela, heriotzara
kondenatu zuten.
Zazpi urteotan kartzelak osasuna
okerragotu dio Josuri. Nola ez! Gaixotasuna diagnostikatu eta gero, bere
ospitaletik ehunka kilometrora urrundu zuten, baldintza okerragoak
ezarri, konfiantzako medikuengandik urruti eta behar bezalako osasun
jarraipenik gabe.
Y al final se ha consumado la venganza: Josu ya está en el corredor de la muerte.
El Gobierno español está llevando la
política penitenciaria a un punto de máxima crueldad: mantienen a más de
600 presos dispersados y someten a sus familiares a una ruleta rusa
cada fin de semana, 67 presos están cumpliendo una cadena perpetua de
facto a pesar de la sentencia del Tribunal Europeo de Derechos Humanos, y
los catorce enfermos graves siguen encerrados a la espera de que sufran
secuelas permanentes o de que su estado llegue a ser irreversible.
Lo decimos alto y claro: al denegar la
libertad de los 14 presos y presas con enfermedades graves, el Gobierno
español está dictando penas muerte. Y tenemos que rebelarnos ante la
cruda realidad. Porque no queremos más muertes, no queremos más
venganza, queremos que se respeten los derechos humanos de todas las
personas y queremos a estos catorce presos en la calle de manera
inmediata. Y os aseguramos que desde Herrira vamos a hacer todo lo que
esté en nuestra mano hasta conseguirlo.
Dudarik gabe, Espainiako Gobernuak
errekorra lortu nahi du krudelkeriaren lehian. Eta, horregatik, guk ere
markak hautsi beharko ditugu presoen eskubideen aldeko indar
aktibazioan, ezberdinen arteko elkarlanean, elkartasunean eta
konpromisoan. Jokoan baitago hamalau preso horien bizia, baina, baita
ere, herri honen bake-nahia. Herri honek ez du gatazka politikoaren
ondoriozko hileta gehiagotara joan nahi.
Horregatik dei egiten dizuegu datorren
astean antolatu ditugun mobilizazioetara. Asteartean, abuztuak 7,
hamalau orduko mobilizazioa burutuko dugu Donostiko ospitalean, goizeko
10etatik gaueko 12ak arte. Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean
konzentrazioak burutuko ditugu ospitalaren aurrean, 11etatik 12etara,
eragile sozial, politiko eta sindikalekin batera. Eta datorren astean
ekimen gehiago iragarriko dizkizuegu, baita informazio gehiago eman ere.
Vamos a sacar a Josu Uribetxeberria del
corredor de la muerte, y vamos a liberar a los otros trece presos con
enfermedades graves. Pero para eso tenemos que seguir empujado, tenemos
que hacer más de lo que hemos hecho hasta ahora, y lo tenemos que hacer
ya, porque la situación es de vida o muerte.
Horregatik, euskal gizarte osoari egiten
diogu deia, erakunde politiko, sindikal eta sozial guztiei, datorren
astean Donostiako ospitalera joan daitezen gaixotasun larria duten
hamalau presoen askatasuna eskatzera.
Herri honek behar adinako indarra eta
kemena du helburua lortzeko. Eta lortuko dugu. Josu Arrasatera ekarri
behar dugu, hamalauak askatuko ditugu! Bai horixe! Lortuko dugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario